Mikel Iruretagoiena eta Nerea Amilibia lehen aiarrak

Olatz 2014ko martxoaren 3a

Hirugarren aldiz egin eta hirugarrengoz arrakasta lortu du Aiako Mendi Lasterketak

10 kilometroko ibilbidea zuten aurretik, irteera puntuan zeudenean.11:30ak ziren orduan, lasterketari hasiera eman zitzaionean. 150 ziren korrikalariak. Erdibidean zuten Pagoeta, eta bidean, %37.2 malda; 700 metroko altuerara iristerainokoa. Helmuga Aia herriko kaskoan zegoen. 46 minuturen ostean, berau gurutzatzen lehena Abderrahim  El Gayed tolosarra izan zen. Atzetik, beste 134 korrikalari; guztira, 135 lasterkarik amaitu baitzuten hirugarrenez egin den mendi lasterketa. 

Gizonezkoak
1    Abderrahim  El Gayed            (Tolosa)          0:46:09       
2    Aritz  kortabarria  rajado        (Arrasate)        0:47:56        
3    Josu  goñi  murua                 (Amezketa)      0:49:39      

Emakumezkoak
1    Aitziber  Ibarbia  Beloki          (Zizurkil)          0:57:43        
2    Nerea  Amilibia  Arruti               (Aia)             0:58:59       
3    Uxoa  Irigoien  Odriozola        (Getaria)         0:59:38        

Gizonezkoetan, lehen aiarra Mikel Iruretagoiena Agote izan zen, sailkapen orokorrean laugarren postuan gelditu zena. Emakumezkoetan, lehen aiarra, helmugara bigarren ailegatu zen Nerea Amilibia izan zen.

Borondatez lanean aritu ziren 30 laguneko taldeari eskerrak eman nahi dizkio udalak, baita partaideei ere. Laugarren bat antolatzeko indarrak eman dizkiete igandean ikusitakoak eta bizitakoak, izan ere, giro aparta sortu zen.


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide