Hondartzako eskoilera itxiko du Udalak denboraleagatik

Olatz 2014ko martxoaren 3a

Eskoilerarekin zer gertatuko den jakin ezin duten arren, segurtasuna bermatzeko itxi egingo dute

Otsailean izandako denboraleak triskantza handiak eragin zituen Orion. Orain, martxoarekin batera, enbata handiagoa datorrela diote iragarpenek. Eskoilera zati bat hautsi zuen itsaso zakarrak, eta oraingoan, hartu beharreko neurriak aztertu ditu Udalak. Hortaz, itxi egingo du eta gertatzen dena adi-adi jarraituko dute. Halaber, eskoilerarekin gertatuko dena beraien esku ez dagoela esan du Solaberrietak eta jakinarazi du Espainiako Gobernuko Kosta zuzendaritzak onartu duela espigoia berregiteko lanak uda aurretik hasiko direla.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide