Arraun klubaren parean, bide okerra hartu zuela eta, kamioia mugitu ezinik geratu zen atzo
Arratsaldeko 18:00ak inguruan, San Pedrora zioan kamioia mugitu ezinik geratu zen. Bide okerra hartu zuen eta bihurgune itxi batean sartu zen. Aurreko gurpilak lokatzetan kateatuta geratu zitzaizkion; atzeko gurpila, aldiz, airean geratu zitzaion. Hortaz, ez atzera eta ez aurrera geratu zen kamioia.