Jexuxmai Lopetegik Noizbehinka taldearekin egin duen disko berria aurkezteko, kontzertua emango dute datorren ostiralean, martxoaren 7an, Aiako Kultur Etxean. 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera doan izango da. Aurretik Arrutiko Intxaurrak taldeak joko du.
Jexuxmai Lopetegi Zarauztarra 1970ean hasi zen musika munduan, 14 urterekin, eta geroztik hamaika proiektutan parte hartu du. Akelarre taldean aritu zen, Kepa Junkerarekin kolaboratu zuen eta Goenkaleko sintonia grabatu zuen, besteak beste. Bakarlari bezala ere hainbat disko kaleratu ditu, eta azkena Noizbehinka taldearekin. Disko horren aurkezpenerako da martxoaren 7ko kontzertua.