Oria koloreak hartu zuenekoa

Miriam 2014ko martxoaren 5a

Hamaika kolore biziz bete zen ibaia otsailaren 15ean, Oriaren XX. Traineru Jaitsieran

Otsailaren 15a egun handia izan zen Orion, Arraun Eguna ospatu zen. Gipuzkoako mus txapelketa, Orio AEko harrobiaren aurkezpena, Danbolin Musika Eskolako ikasleen dantza emanaldia... ekintza ugari egon ziren herrian. Baina bat izan zen, bereziki, Arraun Egunaren ardatz eta protagonista: Oriaren Traineru Jaitsiera.

Hogeigarren aldiz, Oria ibaiak hamaika jatorritako ontziak hartu zituen bere uretan. 79 izan ziren aurtengoan, inoiz baino gehiago. Karkaran, Orion itsasoratzen den ibaia eta otsailaren 15ean bildu zen kolore andana omentzeko bideo bat grabatu genuen.

 

Oriaren XX. Jaitsiera from Karkara Aldizkaria on Vimeo.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide