Ailegatu da egutegiko zenbakia morez margotuta dagoen eguna. Emakumearen Nazioarteko Eguna, martxoaren 8a da bihar. 106 urte joan behar dugu atzera, gaurko egunak duen more kolorearen zergatia jakiteko, 1908ra. Urte horretan New Yorkeko fabrika batean protestan ari ziren emakumeak, lan baldintzak kaskarrak zituztelako. Fabrika suntsitu egin zuten protestan ari zirelako, eta ondorioz, emakumeak erre egin ziren.
Ordutik, gertakari askoren ostean, martxoaren 8ak beste dimentsio bat hartu du. Emakumearen lan baldintzak ere aldatu dira, baita gizonarekiko zuen menpeko harremana ere. Baina oraindik bide asko dago egiteko, berdintasuna lortzeko urratsak eman behar dira.
Horretaz hitz egiten digu gaur argitaratuko dugun bideoak. Lau generazio ezberdin agertzen dira bertan. Gazteenak, dantza diziplinaren bitartez transmititzen dute emakume izatea zer den. Gainontzekoek, ordea, hitzak erabiltzen dituzte. Bakoitzaren bizipenak, sentsazioak eta usteak biltzen ditu, hortaz, bideoak.
Emakumeen Eguna 2014 from Karkara Aldizkaria on Vimeo.