Iñaki Oliden oriotarra hirugarren Euskadiko Kintopeko Idi Proban

Olatz 2014ko mar. 11a, 08:51

Hirugarren sailkatu da Oliden eta Oribazar aiarra bostgarren sailkatu da lehen aldiz Aian jokatu den Euskadiko Kintopeko Idi Proban

Euskadiko Kintopeko Idi Probak jokatu dira, lehendabizikoz, Aian. Ostiralean hasi ziren probak, gaueko 22:00etan eta atzo bukatu ziren, ordu berean. 12 bikotek hartu dute parte, eta hirugarren postuan sailkatu da lehen oriotarra, Iñaki Oliden. Lehen Aiarra, aldiz, bostgarren postuan sailkatu da: Oribazar. Sailkapen orokorra, hau da:

Iñaki Lopategi         (Birle)             61plaza justuak.
Altzubarren            (Eibar)             56 plaza eta 2 zinta.
Iñaki Oliden            (Orio)              56 plaza, zinta bat eta 1.05m.
Erlete                      (Itziar)             53 plaza zinta bat eta 0.40m
Oribazar                   (Aia)              48 plaza, 7 zinta eta 2.74m
Bixkiak                   (Errezil)           43 plaza, zinta bat eta 1.08m.
Taberna Goieta     (Mungia)          41 plaza, 7 zinta, eta 1.96m
Patxi Irarreta       (Errenteria)        41 plaza, 3 zinta eta 1.62m
Isidro Erretegia      (Azkoitia)          41 plaza
Rafa Irarreta         (Errenteria)        36 plaza.
Alejandro Goya       (Tolosa)          18 plaza. Zinta bat eta 0.80m
 
Idi demak ikusten jende dezente izan dela diote antolatzaileek. Oro har, probak politak izan direla azpimarratu dute eta horrek girotzen lagundu duela. Lehen aldia izan da aurtengoa Aiako probalekuan Euskadiko Kintopeko Idi Probak jokatu direla, baina antolatzaileek lehena eta azkena ez izatea espero dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide