Porrot txapeldunen faseko lehen partidan

Olatz 2014ko martxoaren 11

1-0 galdu arren, gogotsu daude Orioko jubenil neskak

Futbol partida bat detaile txiki batek erabaki dezake. Hori gertatu zitzaigun guri asteburuan, aitortzen du Joseba Manterola entrenatzaileak. Irunetik punturik gabe etxeratu ziren Orioko jubenil neskak. Ez ziren esku hutsik etxeratu, ordea. Aste guztian prestatzen aritu ziren sistema praktikan jarri baitzuten asteburuan. Emaitzan islatu ez zen arren, jokoan nabaritu zen.

Mariño talde indartsua da. Donostialdeko selekzio bat da, jokalariak aukeratu egiten baitituzte. Hori kontuan izanik, lortutakoa garaipena izan ez arren, emaitza ona da azpimarratu du entrenatzaileak. Irudi polita eman zutela aipatu du eta maila onean aritu zirela. Hortaz, egindako lanarekin gustura daude oriotarrak.

Asteburu honetako jokoa errepikatu nahi dute datorren igandean, Añorgan. Talde sendoa da hau ere, tapeldunen fase honetako guztiak bezala. Izen handiko arerioak dauzkagu: Añorga, Oiartzun, Mariño eta Hernani, besteak bestea. Bere taldea ere talde izugarria dela dio Manterolak, eta beraiekin lan egitea oso gustuko duela gehitu du.

Oriotarrek ez dute kikildu nahi aurkari handi hauen aurrean, eta lehen jardunaldian erakutsitako mailari heldu nahi diote. Halaber, beraien helburu nagusia fase honetan gozatzea da. Gure jokoa aldatu dugu teknikoki, futbola beste modu batera irakurtzen dugu. Pixkanaka, emaitzetan erabakigarriak diren detaile txiki horiek taldean txertatzen ari gara.



Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide