Martxoaren 13an Nasi Goreng Adiction dokumentalaren emanaldia egingo dute Etxeluze Gaztetxean, 19:00etatik aurrera. Filmak Diskoiraa talde zarauztarrak 2011ko Asiako biran bizitakoa kontatzen du. Tailandia, Indonesia, Malasia, Filipinak eta Singapurren barrena ibili ziren 30 egunez, 23 kontzertu emanaz. Bidaia hori ardatz hartuta, bisitatutako herrialdeetako Punk eta Hardcore mugimenduari errepasoa ere egiten dio dokumentalak, bidean aurkituriko talde eta norbanakoen elkarrizketen bidez.
Dokumentala Euskal Herriko Gaztetxe eta txoko ezberdinetan proiektatzen ari dira otsaila eta martxoa bitartean. Bertako elkarrizketatu batzuek hala eskatuta, ez dute filma interneten jarriko. Hainbat kopia egingo dituzte, zeinak taldeak laster kaleratuko duen LP-aren barruan joango diren.
Zaratazarautz.net