Hauteskunde kanpainan Orioko komertzio txikiak defendatuko zituela esan zuen Bilduk. Esandakoa ez zuen bete, Eroskiri lizentzia eman baitzion merkataritza-establezimendu handi bat egiteko. Udalak, hitzartu bezala, antolakuntzan esku hartu zezakeen eta komertzio txikia defendatuz. Hitza ez betetzeaz gain, ez zuen zama lanetarako arautegia ezarri. Ilegalki eman zuen lizentzia. Zergatik?
Arkupetik Eroskiren plan orokor, plan partziala eta lizentzia ilegal dagoela uste dugu, besteak beste 2012an onartua izan zen plan orokorra berregin baitzuen. Gure ustetan, plana eta lizentzia ilegalak deklaratu daitezkenez, hori saihesteko berritu zuten plan orokorra. Gainera, Orioko merkatarien interesen aurka doa.
Partikularren onurarako egindako proiektua dela begi bistakoa da. Arazoa larria da. Obrak aurrera doaz, epaitegiak ez baitu aurreikusi hauen etenaldia. Horrek ez du esan nahi lizentzia legala denik. Orioko Udalak berriz ere oriotarren dirua xahutu baina lehen, tribunaleko behin betiko sententziak zer dioen ikusi beharko da. Lizentzia ilegala dela deklaratuko balitz, Udala izango da horren arduraduna eta indemnizazio bat ordaintzera derrigortua izan daiteke; beti bezala, oriotarren kontura.
Arkupe Elkartea