Orioko arraunlariak Goierriko zazpi orduak ekitaldian

Olatz 2014ko martxoaren 14a

Udaberrian Martxan ekimenaren barruan Goierriko zazpi orduak ekitaldia antolatu du eta bertan izango da Orioko Arraun Elkartea

Goierriko zazpi orduak kirol-kultur ekitaldian, izenak dioen bezala, zazpi orduz jarraian hainbat kirol diziplinekin eta kultur ekitaldiekin gozatzeko aukera izango da. Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan izango da ekitaldia, martxoaren 22an, arratsaldeko 17:00etatik gaueko 00:00k arte. 

Orain dela gutxi arte Donostiako Belodromoan egiten zen Euskadiko sei orduen eredua oinarritu dira ordiziarrak, eta dituzten baliabideak aintzat hartuta antolatu dute ekitaldia.  Kultur arloko emanaldiak hainbat diziplinatako kirol probekin tartekatuko dituzte, besteak beste, arraun taldeen arteko ergometroa. Bertan izango dira, hortaz, Orioko arraunlariak. Aurkezpenean ere bertan izan ziren Orio Arraun Elkarteko hainbat kide: Igor Makazaga, Gratxina Lertxundi eta Haizea Zinkunegi.

Arraunaz gain dantza, bertsoak, joaldunak, harri-jasotzea, duatloia, txirrindularitza, kross-fit erakustaldia, atletismo kaleratze probak ere egongo dira. Itzuliaren etorrera girotzeko ekimena da kirola eta kultura uztartzen dituena, izan ere, Euskal Herriko txirrindularitzaren 54. itzulia aterako da Ordiziatik. Azkenekoz, duela berrogei urte hasi zen bertatik, hortaz, urteurrena girotzeko asmoa dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide