Udako lanpostuak betetzeko izen-emate epea ireki du Udalak

Miriam 2014ko martxoaren 17a

Apirilaren 4ra arte eman daiteke izena eta hautaprobak apirilaren 12an egingo dira

Aurtengo udako lanpostuak betetzeko deialdia egin du Udalak, eta izena emateko epea ireki du apirilaren 4ra arte. Deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintzak dira langabetua izatea eta 2014ko urtarrilaren 1a baino lehenago Orion erroldatua izatea.

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:30etara. Horiek aurkezteko epea martxoaren 17tik apirilaren 4ra arte da, biak barne. Hautaprobak apirilaren 12an egingo ditu Udalak, Orioko Herri Ikastolako Areto Nagusian, 9:00etatik aurrera.

Hauek dira eskaintzen diren lanpostuak:
– Kanpineko komunen garbitzailea: 4 lanpostu
– Kanpineko zaindaria: 4 lanpostu
– Antilla hondartzako kabinen garbitzailea: 2 lanpostu
– Udaltzain laguntzailea: 2 lanpostu
Txu-txu trenaren gidaria: 2 lanpostu

Eskaera orria eta deialdiaren oinarriak hemen ikus daitezke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide