Hondartza elkarlanean garbitzeko deia

Olatz 2014ko martxoaren 20a

Larunbatean egingo da garbiketa, goizeko 11:00etan hasi eta eguerdiko 13:30ak arte

Orioko Surf Taldeak, Herrio natur taldeak, Orioko herri ikastola eta zaragueta ikastetxeak egindako deialdia da larunbatekoa, Hondartza garbiketarena. Deialdia beraiek egin arren, herritarrentzat irekia dago; hondartza denok erabiltzen baitugu.

Azken urteotan egin den bezala Orioko hondartza garbituko da, hortaz, larunbat honetan. Goizeko 11:00etan hasiko da eta 13:30ean amaitu.  antolatzaileek adierazi dutenez, garrantzitsua da egun horretan egiten den garbiketa lana, baina are garrantzitsuagoa da ekimen horren bitartez lortzen den sentsibilizazioa. Laguntzera bertaratzen direnei hamaiketakoa prestatuko die antolatzaileek, eskertze aldera.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide