Gureraraorio elkartea sortu da Orion eta laguntza behar du

Olatz 2014ko martxoaren 20a

Sahara herriari laguntzeko sortu da elkartea eta aurtengo udan etorriko diren umeen gastuak estaltzeko beharra du taldeak

Ni, Idoia Erasun, Gueraraorio elkarteko lehendakaria nauzue. Orion Sahara herriari laguntzeko elkarte berri bat sortu dugu, eta aurtengo udan lau neska-mutil etorriko dira bi hilabete pasatzera Oriora Oporrak Bakean egitarauarekin. Ume hauek ezin dute hango bero ikaragarriarekin jasan, hortaz, asko eskertuko dute uda hemen pasatzea. Mesedez eskatzen dizuet Orioko herritarrei, banku entitateei edota enpresei, laguntza; izan ere, laguntza handia behar dugu proiektu hau aurrera eraman ahal izateko.

Edozer gauza hartzeko prest gaude:

  • Erabili behar ez dituzuen arropak
  • Jostailuak
  • Janaria
  • Eskolako materiala
  • Mantak, toailak...

Baina batez ere, behar duguna, dirua da; ume hauei bidaiak ordaindu ahal izateko eta beraiek udan pasa behar dituzten bi hilabeteak estalita egoteko. Hortaz, dirua eman nahi duenak, elkartearen kontu honetan ingresatu dezala:

Kontuaren zenbakia: ES76 2100 7957 1201 0007 7639 / CAIXESBBXXX

Gureraraorio elkarteko CIF zenbakia: G75107128 

Informazio gehiago jaso nahi duenak, deitu dezala 674 11 02 76 telefonora. Zenbaki hau Gureraraorio elkarteko lehendakariarena da, hots, nirea. Eskerrik asko aldez aurretik.

Idoia Erasun

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide