Bi lanpostu mantentze lanetarako

Olatz 2014ko martxoaren 20a

Urola Kostako Udal Elkarteak pintore, lorezain eta antzerako lanak egingo dituzten bi langile behar ditu

Mantentze-lanak egingo dituen bi langile behar ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Lanak elkartean bertan, bertako instalazioetan, egingo lirateke. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza eskuratu du kontratazio horiek egiteko, eta hautaketa-prozesua eta izendapenak Foru Dekretuak ezarritako irizpideen arabera burutuko dira.

Martxoaren 31 bitarte izango da eskabideak aurkezteko epea, Udal Elkartearen egoitza nagusian. Aurkeztu beharreko dokumentuak, eduki beharreko baldintzak eta hautaketan baloratuko diren alderdiak oinarrietan daude zehaztuta, eta hauek, Udal Elkartearen webgunean daude eskegita.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide