Orioko neskak Ordiziako 7 Orduetan garaile

Olatz 2014ko martxoaren 24a

Zumaiari irabazi zion Orioko emakumezkoen taldeak ergometroan 180 metroko abantailarekin. Mutilak, ordea, bigarren geratu ziren

Errioan eta itsasoan lehiatu ohi dira Orioko arraunlariak. Errioan ere entrenatzen dute sarritan, baita ergometroan ere, baina ez dira ohikoak modalitate honetako lehiaketak. Asteburu honetan, ordea, Ordiziako 7 orduetan ergometroan aritu dira Orioko arraunlariak eta emaitza onak lortu dituzte; emakumezkoak garaipenarekin etxeratu dira.

Goierriko 7 Orduetan arraunketan ibili ziren arraunlariak Onintza Olaizola, Maria Gutierrez, Lukene Lizaso eta Itziar Olasagasti dira. Gizonezkoetan, Urdaibai izan zen garaile eta Orio bigarren. Arraunlariak Asier Carballeda, Anartz Larrea, Arkaitz Goñi eta Iñaki Errasti izan ziren.

Hamar urte ondoren, berriz Oriora

Hamar urteko ibilbidea Oriotik kanpo osatu eta gero, bertara itzuli da. Kaikun zazpigarren urtea betetzear zegoen, eta hainbat eskaintza jaso ostean, Orion bukatu du arraunlariak. Bi arrazoi nabarmendu ditu Aginako arraunlariak Oriora itzultzeko.

Bata, gertutasuna. Etxetik kanpo egon da bizitzen urte luzez eta azken urteetan luzeak joan-etorrietako bidaiak egiten zitzaizkion, autoan kilometro ugari egin behar baitzituen. Orain, familiarekin egoteko denbora gehiago izango du.

Bestea, taldearen indarra izan da, izan ere, Errastirentzat klub handia eta serioa da Orio. Irabazteko helburuarekin entrenatzen du arraunlariak, eta Oriok ere irabazteko gogoak eta gaitasunak dituenez talde egokia iruditu zaio.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide