Kultura, gazteria, ingurumena, festak eta aisialdiaren alorreko irabazi asmo gabeko elkarteek diru-laguntzak eskatzeko deialdia ireki du Orioko Udalak. Apirilaren 25ean amaitzen da eskaerak egiteko epea.
Diru-laguntza horiek legez eratutako erakunde, elkarte edo taldeez gain, gazteria, kultur, ingurumen edo aisialdi jarduerak burutzen dituzten norbanako edo pertsona taldeek ere eska ditzakete. Elkartearen eta ekimenaren irekitasuna, ingurumenarekiko errespetua, euskararen erabilera, gaiekiko lotura, gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna, bizikitdetza eta kulturartekotasuna kontuan izatea, ekintzen interesa eta maiztasuna, antolatzaileen parte hartzea eta udalerriaren irudia nola lantzen den dira laguntzak emateko orduan udalak kontuan izango dituen puntuak.
Deialdiaren oinarriak eta bete beharreko eranskinak hemen.