Txakur-gorotzak botatzeko zortzi ontzi jarri ditu Udalak hainbat gunetan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko uzt. 5a, 16:16

Txakur gorotzak jasotzeko zakarrontziak jarriko ditu Orioko Udalak herrian

Orioko Udalaren esanetan, kale-garbiketa zerbitzua hobetzeko egindako ahalegina ez da nahikoa izango herritarrek ere kontzientzia hartzen ez badute.

Udalak argazkikoa bezalako zortzi ontzi jarri ditu herriko hainbat gunetan, txakur-jabeek erabiltzeko.

Txakur-gorotzen gaiak kexa ugari sortzen du herritarren artean eta Udalak, bidezko kexa horiei erantzuna eman nahian, txakur-gorotzak botatzeko ontziak jartzea erabaki du, txakur-jabeei erraztasunak emateko. Azken batean, herritar guztiok konpartitzen dugun helburua da Udalak lortu nahi duena: gure parke, lorategi eta belardiak txukun edukitzea, guztiok erabili eta gozatu ahal izateko.

Zibismoa eskatzen du Udalak

Udalak ahalegin handia egin du, azken aldian, kale-garbiketa zerbitzua hobetzeko; baina herrian baditugu arazoak Udalak bakarrik konpondu ezin dituenak, herritarren kontzientziazioarekin zerikusia dutelako; eta horietako bat da txakur-gorotzena.

Udal ordenantzek garbi esaten dute jabeek jaso behar dituztela beren txakurren gorotzak eta hala jakinarazi zien Udalak aspaldi txakur-jabe guztiei, banan-banan eta gutun bidez. Asko dira, ordea, araua betetzen ez dutenak eta, ondorioz, gure kaleak —eta, bereziki, lorategi eta belardiak— txakur-gorotzez beteta daude.

Zibismo kontu bat da: kaleak, lorategiak eta belardiak guztionak dira eta, askotan, herritarrok ezin ditugu erabili gutxi batzuen jarrera inzibikoagatik.

Udalak kale-garbiketa zerbitzua hobetzeko egindako ahalegina ez da nahikoa izango herritarrek ere kontzientzia hartzen ez badute eta guztion onerako ezarri diren arauak errespetatzen ez badituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide