Hau altzan guztia ?

Erabiltzailearen aurpegia Orio arraunean 2025ko uzt. 30a, 13:02

Orio AE 2025

*). Orio AE: 2025eko denboraldian zehar mota guztietako 66 garaipen metatu dira jada; Emaitzak ematen duten aurpegi alaia irudikatzen du argazki-collageak.

*). Goaz, “ilargiaren bestekaldea” irudikatzen dituzten eta hemen falta diren argazkietara: 2024ko urria; Aulki mugikorra, batelak, trainerilak, traineruak; Zientotik gorako arraunlari kopurua; Fitxak eta dokumentazioa osatu eta dagokion federazioetan ordaindu; Entrenamenduak hasi; Mailak eta ordutegiak; Arduradunak zehaztu; Kirol-arropa berriak diseinatu eta eskatu; Ontzi-arraun-furgoneta-erremolke-fueraborda zaharrak eta berriak;  Rebisioak eta dokumentazio guztiak eguneratu; Monta eta desmonta behin eta berriz;  Goazen… Legutio, Banyoles, Castrelo, Sevilla, Pasaia, Ondarroa, Pobra do Caramiñal, Orio; Bermeo, Castro; Gasolinak, aseguroak, matxurak eta golpeak; Hotel-pentsioak; Txapelketak eta emaitzak; Lesioak eta errekuperazioak; Haserreak (mota guztietakoak); Dominak eta finaletatik kanpo; Pozak eta negarrak; Urteroko batzarra serio-serio, legediak agintzen duna kunplituz; Talde-aurkezpenak…

*). Denboraldiaren bigarren zatia pil-pilean; Traineru txapelketa eta ligak martxan; Dozenaka formulario eta argazki ofizialak beteak dira; Lau hilabeteko jarduera intentsiboan hara eta ona; Buelta berriz ere geldiezineko jardunera; Elkarteko baliabide guztiak, materialak eta humanoak dantzan jarraitzen dute;  Arraunlariak, entrenatzaileak, fisioak, medikuak, laguntzaile nekaezinak eta direktiboak jo ta ke atsedenik hartu gabe; Kamiseta banaketa, bazkideak, denda; Etxeko estropadak, udalarekin aurkezpena, antolaketa eta banderak; Emaitza onak, txarrak, esperotakoak, ezustekoak; Udako ikastaroak; Galiziko joan etorriak laster; Donostiako erronka ondoren, dagoeneko izen-emate eta papeleo astun eta erraldoiak beteak daude; Zaletuak, txaranga, harrerak, alironak; Atsedenik ez…

*). Beste argazkiren bat falta ote da ??;  Hau altzan guztia ??

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide