2019an izango dugu parke estalia

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2018ko urr. 22a, 15:01

2018ko irailaren 19ko Obra eta Zerbitzu batzordean, PSEko zinegotziak proiektua aukeratzea eta egitea 2019ko aurrekontuetan jartzea proposatu zuen eta Orain taldeari, gauden garaitan egonda, ondo iruditu zitzaion.

2011ko irailaren 29ko Udalbatzarraren ohiko bilkuran, Orain udal taldeak Orioko Udalak Kale Nagusia 29ko bere jabetzapeko bi etxebizitzak saltzeagatik lortutako diru-sarrera ludoteka bat egiten gastatu behar dela adierazten du eta geratzen den dirua parke publiko estali bat egiteko erabili. Horretarako EAJ udal taldearekin akordioa lortua zuen.

 

Urte haietan etxebizitzak eraikitzeko zeuden zailtasunei aurre eginda egin ziren etxeak eta Udaletxeari zegokion bi etxebizitzen ordainetan, 2014ko ekainaren 4ean, 354.025,14 euro jaso zituen (sarrera dokumentua: RI:336/2014).

 

Ludoteka 2015eko azaroaren 6an inauguratu zen. Obrak egiteko eta altzari zein tresneria erosteko erakunde publikoetatik diru-laguntzak izan zirenez, Udaletxea 2016an jakitun zegoen zenbat gastatu zen ludoteka egiten eta zenbat zegoen parke estalirako.

 

Parke estaliaren proiektua zehazten joateko 2016ko otsailaren Karkarako “Udalaren txokoa”n parke estaliaren eta frontoiaren kokapena erabakitzeko herritarren parte-hartze prozesua eskatu genuen. 2017ko maiatzean Karkarako “Komunitatea”n kokapenari buruzko berririk ez zegoela eta une egokia zela zehazten joatea idatzi genuen.

 

2016 eta 2017 aurrekontuetan Orain taldeak puntu bezala hau jarri zuen: “Parke estaliaren kokagunea erabaki, egitasmoa idatzi eta legealdia agortu aurretik egin (Kakio etxebizitzen salmentaren EAJ-ORAIN akordioa)”. Urte horietan inbertsioetarako zeuden diru-kopuruen %42 eta %43 ez ziren gastatu, biak batuta 1.280.726 euro.

 

2018ko irailaren 19ko Obra eta Zerbitzu batzordean, PSEko zinegotziak proiektua aukeratzea eta egitea 2019ko aurrekontuetan jartzea proposatu zuen eta Orain taldeari, gauden garaitan egonda, ondo iruditu zitzaion.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide