Ekonomia arazo gogorrek urteetan hezur-haragizko pertsonei eragindakoak eta kapital finantzieroak (eroak eta maltzurrak) egindako lapurretek xahutu dutena pertsonengan, familiengan eta gizartean izan duten eraginek aldaketa gogoak piztu dituzte eta hortik omen dator alderdi politiko berriak sortzea.
“herria”ri aurrean jartzen diogun izenetik, Orio adibidez, sortu behar dugu gure identitate eta izatearen hurrengo antolakuntza maila, Euskal kasu. Eta gertutasunetik eta zuzeneko jarraipenetik izango da ongizatea eta aurrerapena edo ez da izango. Globalizazio globalean, globoak airean mugitzen diren bezala, iparrik gabeko noraezean murgilduko ginateke.
2015eko urtarrilean hainbat herritarrek bete zuten inkestaren emaitzak aurkezterakoan akatsak eta gabeziak azalduko genituela aurreratu genuen. Legealdi honetan herriko gaiak eta Udaletxean gertatzen denaren informazioa eta erabakiak hartzeko baliabideak herritarren eskuetan jartzeko mekanismoak ezartzea falta izan zaigu eta, berriro udaletxean egoteko aukera izaten badugu, hori zuzentzen ahaleginduko gara.
Orain herri plataformari asmo horrek lana eta denbora eskatuko dio eta proiektuek denon artean erabakitzeko herritarren inplikazioa ezinbestekoa izango da. Adibidez, Orio herriaren etorkizuna margotuko duen Plan Orokorra eztabaidan dago une honetan, maiatzaren 3arte aukera duzu zure gomendioak eta proposamenak aurkezteko udaletxean. Adibide garbiak: Aizperron dagoen industrialdearekin zer egin, frontoia dagoen eremua nola eraberritu.
2015eko aurrekontuak 6.700.000 euroekin osatu da daude eta egun oriotarrak 5.700etik gora gara. Beraz, 1.000 euro baino gehiago dauzka oriotar bakoitzak nahi duen eran gastatzeko. Etorkizuna gure eskutan dago eta denon artean ez badugu erabakitzen beste batzuk egingo dute lan hori gure partez.