Badira hiru urte telebistan lanean hasi nintzela. Lehendabizi Gailurra saioan, gero Itsasontzi baten eta azken bi urtetan Gure kasan. Orduz geroztik, kalkulatu dut eta 300-350 gonbidatu ingururekin egongo nintzen.
Orokorrean ez dut inorekin arazorik izan eta adeitsu portatu dira, baina beti egoten dira salbuespenak. Badaude jatorrak diruditenak, baina gero pertsonalki harro hutsak direnak.
Hauen artean hiru talde bereziko nituzke: Batetik, gazteak eta arrakasta lortu berri dutenak; segituan konturatuko dira fama joan eta etorri egiten dela. Bestetik, bere garaian arrakasta lortu zutenak eta oraindik norbait direla pentsatzen dutenak; nahiz eta inor ez den beraiekin gogoratzen. Eta azkenik, helduak eta urte luzez arrakastaren aparretan dabiltzanak. Jainkoak sentitzen direnak!
Azken hauek dira okerrenak. Niri, handiuste aurpegiarekin esan izan didate: Gazte hau al da programako gidoilaria? Beste batzuei, zerbait azaltzen hasi eta erretzera joaten dira. Beren atzetik ibiliko diren morroiak gustatzen zaizkie. Edota badaude beren liburua irakurri ez dudala esan eta haserretzen direnak...
Honekin esan nahi dudana da, askori kalte egiten diola arrakastak. Beraz, ez fidatu telebistan erakusten den guztiarekin. Oro ez da urre!