Ama Euskal Herriaz naiz naigabetua

Erabiltzailearen aurpegia Gure Txokoa 2008ko ots. 19a, 19:00

Xalbadorrek jarria

Delikatua baitut egungo suieta,
hasi aintzin egin dut zonbait gogoeta,
gure arteko asko ele entzun eta,
euskaldun agertzea ez baita josteta.

Badakit askoz ere nukela hobea
nehori ez agertu ene dolorea:
odolaren mintza eduki gordea
nahiko nuke, bainan ezin dut ordea.

Ama Euskal herriaz naiz naigabetua,
uzterat doalakotz betikotz mundua,
bere seme alabez abandonatua;
nork barka dezaguke gure bekatua?

Bata dela eskuina, bertzea ezkerra,
euskaldunen artean hazi dugu herra,
ahantziz; Ama; zure maitasun ederra;
horra zure seme hok dautzugun eskerra.

Baztertu dugulakot zure maitasuna;
desegin da betiko gure batasuna;
gu baitan aditzen da gudu oihartzuna
hau da zuri bizia kendu dautzuna.

Lehen sartu zitzauzun ezpata zorrotza;
zure etxe nagusi jartzean arrotza;
halere etzitzauzun gelditu bihotza;
etxekoen eskutik duzu heriotza.

Zure lekua hartu duen andereak
gurekin bear ditu pairatu bereak
amaizunarendako ez daizke hobeak
ama ukatu duten haur dohakabeak.

Baditaike seme hok nosbait oroitzea;
Ama zu ganik izan dugula sortzea;
gu harek bilaturik zure ehortzea,
jartzan beharra dugu dorpea.

Hil hobi huntan noizbat norbait badabila,
zure izaitearen herrestoen bila,
lurpetik entzunen du deiadar bipila:
hernen dago ama bat bere haurrek hila.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide