Kuku-Arri'ko gurutzearenak

Erabiltzailearen aurpegia Gure Txokoa 2008ko mai. 26a, 12:25

Gregoria Ibargoyenek jarriak

1953 urtean gurutze aundi-zuri-eder bat jarri zuten oriotarrak Kuku-arri deritzaion mendi tontorrean. Mendi onek ipar aldera itxaso zabala du, mendebal aldera Orio bere ibaiarekin; gurutze au ikusten dute arrantzaleak itxasora dijoaztenean edo itxasotik datozenean. Mendiaren ego-aldera, berriz, txoko batean, Txanka dago, beste zenbait baserrirekin.

Bertso hauek Orio'ko Gregoria Ibargoyen zanak eman zizkigun, orri batean eskuz idatzita.

Bertso berriayak ateratzeko
pentsaturikan dabiltza.
Oriyon gazte-kuadri bati
baietz eman diyot itza;
orretarako preziso bear
Jesukristoren laguntza,
egun bateko segurantzirik
gabe munduan gabiltza.

Orioyotarrak deseo ori
bagendukan aspaldiyan;
gaste leialak ekin ziyoten
aiñ intentziyo aundiyan;
lagundutzeko ere jendia
juntatu zaie erriyan;
milla urte ta beretiyan;
gurutze santu on bat egin da
Kuku-Arriko mendiyan.

Iri ta itza, peoi ta arotz
osaturikan basarriñ;
bukatu arte segiru're bai
borondate onarekiñ;
jende guztiya gustora dabill
azaldu diran lanakiñ;
Gotzai jaunaren baimenarekiñ
asi giñan eta egiñ;
suerte on bat izan dezagun
gurutze santubarekiñ.

Zeru-lurreko agintariyai
geren eskiñi-aldiya;
gurutze ori egiteko ere
allegatu zan garaya;
Kuku-Arriko mendi gañian
dago ederki jarriya;
berekin batên antxen daduka
Altuneko baserriya,
fede oneko jende guztiya
gera ango pamiliya.

Longa izena duben etxe bat
antxen billatu genduan
beste basarri txuri polipat
dauka bere inguruan;
gurutze orren pare-parian
pixkat beraxiaguan
eguneroko oraziyua
jainkuak daki pamili ortan
zer kontsuelo daguan.

Bedeinkatzera Aita Don Migel
jun zitzaigun Oriyotik;
meza eman da itz eder asko
ateriaz bere autik;
jendiak ondo jarraitu digu
erriko ta erbestetik.
Jesukristoren neke.aldiya
ezin zan kendu burutik
makiñabaten biyotza negar
or egiña da gogotik.

Maiat illaren azken xamarra
ogei eta beretiya.
egun ori zan bedeikatzeko
izetatuta jarriya;
eguzki gozo eder batekin
gertatu zan egualdiya;
alde danetik etorri're bai
oriyora gazteriya;
bixitatuaz gurutzi eta
Kuku-Arriko mendiya.

Gurutze ori zertarako dan
emango'ira abisuak;
etsai gaiztuak bial distan
Jesusen bendiziyuak;
akordatuaz Jesukristoren
Galbarioko pasuak
bera josteko espaidan artu
ain ziran lastimosuak
jende geiagok jakitiâtik
jartzera goaz bertsuak.

Sermoilariyak esaten dute
arrixku aundiyan gaudela;
etsai gaiztuak gure animen
billa beti dabiltzala;
Jesus askotan ikusten degu
zintzilikan dagoela,
zeruko atiak zabaldutzerik
etzeguelako bestela.
gurutziari iltzez josita
eman zun bere odola.

Jesukristoren Galbarioko
naigabe penagarriya;
arantza luze-zorrotzez bera
buruan sartu corroya;
odol-iturri estalirikan
Jaungoikozko arpegiya.
iltze gogorres esku-oñetan
gurutziari josiya,
bular santuan lantza sartuaz
zintzilik zuten jarriya.

Bost milla azote geiago
au da fedeko egiya,
oi danagatik bizi nai bazun
bazeukan komenentziya;
gure animen onagatikan
eman zun bere biziya,
nere partetik eskeintzen dizkat
eskerrak eta graziya;
azkenken orduan gertatu dedin
zeruba irabaziya.

Jesus maitiak guregatikan
zer pena pasa zituban
gau eta egun jai eta aste
edukizagun buruban;
projimua're ondo amatu
dotriñan dago moduban;
besteren gauza deseorikan
ez izan iñork munduban
ori egiten baldin badegu
sartuko gera zeruban.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide