Edertasun billuzia izugarria den!
Ipar aldera igesik doan itxas-bazterraren linea.
Negua maite duten hegazti gris haundien hegada.
Eguzki-begi-haundia ugartearen gainean.
Gizon berriaren paradisua goiz-albada ta
enegan dagoen aingeru garbi ikaragarriak
birrindu-zorian dauka arratsaldeko Jainko beltza,
gizon berriaren letaniak kantatzera noa;
milla gauza umillen dizdira izkutuan;
nere ezpañetan daramadan basa-krabeliña;
haitzuloetan dantzan darabillan ur berdea
ta nere gelako egunaren zazpi argi diferenteak.
Gizon berriaren ailleluia kantatzera noa:
Hainbeste ontzi nere begietako itxasoan;
hainbeste metal-soiñu hurrutitik, karraxiak
albotik; hainbeste burni gurutzatu; hain estruktura egoak;
nere oiñ-azpiko lurra gotortzen ari direnak.
Ta ororen gaiñetik eguzki-begi egia agirian
ipintzen munduko i petrak ororen gaiñean puntua
ipintzen.
Oi egunen batean ausartuko balitz gizona;
ze indarra; nolako seriotasun ikaragarria
bere maitasunean; gorputz ahuldu hori libertatuko
garaiean!
Egun hartan hibao bat eta ispillu bat izanen naiz
eta Adanek gauza guzieri izen berri bat ezarri
zien moduan.
Nik gauza zahar eta ainziñeko hil guztieri
izan ditezen.
Orduan gizonak eta harriak berriro pakeak
eginen dituzte eta laiño gorritua eguzki hilda;
esperantza hibaiaren kantsazioan islatu dira
ta nere animaren egonarria ta esperantza
izanen dira.