Hauek dira, zehazki, hartutako konpromisoak:
EITBrekin
- Udalak berak edo Udala parte den mankomunitate edo beste erakunderen batek antolatutako prentsaurrekoetan, udal ordezkariak euskara hutsez hitz egingo du. Kazetariren batek gaztelaniaz galdetuz gero, ordezkariak euskaraz erantzungo dio.
- EITBko kazetariren batek zuzeneko adierazpenak egiteko eskatzen badio udal ordezkariari, honek euskaraz bakarrik erantzungo du, eta hedabidea bera arduratu beharko da itzultzeaz edo bikoizteaz.
- EITBren erdal hedabideetan elkarrizketaren baterako edo programa jakin batzuetan parte hartzeko deitzen badigute, euskaraz egin nahi dugula adieraziko diegu. Horretarako aukerarik ematen ez badigute, norberaren esku geratuko da parte hartu edo ez erabakitzea.
Beste hedabideekiko jarraibidea
- Udalak berak edo Udala parte den mankomunitate edo beste erakunderen batek antolatutako prentsaurrekoetan, udal ordezkariak euskara hutsez hitz egingo du. Kazetariren batek gaztelaniaz galdetuz gero, ordezkariak euskaraz erantzungo dio.
- Kazetariekin prentsaurrekoa eta gero kazetariekin bai idatziz bai ahoz gaztelania erabili ahalko du, baina tartean audioa edo bideoa sartuz gero, euskarara pasako gara, kanpora begirako irudia euskarazkoa izatea bermatzeko.
- Erdal hedabideetan zuzeneko adierazpenak gaztelaniaz egin ahalko dira, baina Euskal Herri mailako hedapena bakarrik baldin badute, euskaraz izan daitezen saiatuko gara.
- Erdal hedabideetan elkarrizketaren baterako edo programa jakin batzuetan parte hartzeko deitzen badigute, euskaraz egin nahi dugula adieraziko diegu. Horretarako aukerarik ematen ez badigute, norberaren esku geratuko da parte hartu edo ez erabakitzea.
Beste kasu batzuk
- Udalak berak deitu gabe, beste eragile batek deitutako prentsaurrekoan parte hartzen badu, bermatuko du gutxienez prentsaurrekoko irudian eta prentsaurrekoko hizkuntzan euskarak gaztelaniaren aurrean lehentasuna izango duela.