Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du eskualdeko autonomoentzat eta ekintzaileentzat, autonomoen erregimen bereziari buruzko azalpenak eman eta indarrean sartu berria den 6/2017 Legeak dakartzan berrikuntzen berri emateko. Hona hemen jardunaldiaren xehetasunak:
Izenburua: Autonomoen Gizarte Segurantzako erregimen berezia, lege aldaketak
Eguna: 2018-4-18
Ordua: 9:30 (iraupena 2 ordu)
Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Hizlaria: Marisa Trueba (Bultz-Lan Consulting)
Izen-ematea: Aurrez izena eman behar da, telefonoz deituta edo mezua bidalita:
- Tel. 943890808
- enpresasustapena@urolakosta.eus
Egitaraua:
- Gizarte Segurantzako sistema
- Pertsona enpresaria eta bazkideak nola kokatu gizarte segurantzako erregimen desberdinetan.
- Autonomoen erregimen berezia
- Pertsona langile autonomoaren definizioa eta aplikazioa.
- Alta, baja eta aldaketak.
- Kotizazioa eta kuoten diruzaintza.
- Jarduera amaitzea, langabezia. Ordainketa bakarra.
- Osasun prestazioak: aldi baterako ezintasuna.
- Ezintasun iraunkorra.
- Erretiroa eta desenplegua.
- 6/2017 LEGEA (urriaren 25eko BOE): ekintzailetza bultzatzeko autonomoen lanaren inguruko erreformak.
- Autonomoen erregimen bereziaren etorkizuneko erronkak.
Jardunaldi hau kokatzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren "Enpresak Sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren» baitan (2017ko deialdia, GAO, 2017-07-04, 127 zk).