Enplegua sustatzeko deialdi honen xedea da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea aldi baterako lan-esperientziaren bidez, pertsona horien kualifikazioa eta/edo gaitasun pertsonalak eta motibazioa handitzeko.
Lan-eskaintza honek beteko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bidez argitaratutako deialdiaren baldintza guztiak (ikus EHAA, 2017-08-28). Zehatzago esateko, lan-eskaintzaren bidez kontratatzen diren pertsonen ezaugarriekin baldintza hauek beteko dira (pertsona batek baldintza bat baino gehiago bete ditzake):
- 5 pertsona izango dira emakumeak.
- 4 pertsona izango dira diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak (eta gainerakoak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2017-07-27ko deialdirako Ebazpenaren 2.6.1.2 f) atalean zehaztutako kolektiboren batekoak).
- 4 pertsona izango dira 55 urtetik gorakoak.
Lan-eskaintza: iraupena eta lanaldia
Kontratuak 6 hilabetekoak eta lanaldi osokoak izango dira (luzapenik gabe) eta hasiko dira abenduan.
Lanpostuak:
- Mantentze-lanetako 8 peoi (lorezaintza, pintura eta igeltsaritza)
- Teknikari bat, lan arriskuen prebentzioaren arlokoa
- Teknikari bat, enplegu gune berriak
- Teknikari bat, enpresen arteko lankidetza sustatzeko euskarriak
Parte hartzeko baldintzak
Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diran alderdiak oinarrietan daude zehaztuta. Ezinbestekoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta egotea eta eskualdean (Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaian) erroldatuta egotea.
Eskabideak non eta noiz
Eskabideak aurkezteko azken eguna azaroaren 7a da. Eskabidea (eta eskatzen diren gainerako dokumentuak) aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).
Informazioa eta oinarriak
Oinarriak eta eskabidea egiteko ereduak hemen.