Laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

Ikastaroan izena emateko azken eguna uztailaren 7an, ostirala, izango da.

Urola Kostako Udal Elkarteak, LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOKO OINARRIZKO IKASTAROA (60 ordu) antolatu du eskualdeko langabetuentzat eta langileentzat, ERAIKUNTZA/METALA sektoreetarako.

Ikastaroaren helburua da eraikuntza sektoreko eta metalaren sektoreko lan-hitzarmenetan jasota dauden prebentzioko prestakuntzaren edukiak eskuratzea eta, horren bidez, ezagutzak lortzea, laneko arriskuak prebenitzeko oinarrizko funtzioak betetzeko.

Ikastaroaren xehetasunak

  • Izenburua: Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko ikastaroa (60 ordu).
  • Datak: uztailaren 11tik uztailaren 28ra.
  • Ordutegia: 9:00-14:00.
  • Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Argibideak eta izen-ematea

Argibideak jaso edo izena emateko, jarri Udal Elkartearekin harremanetan:

Urola Kostako Udal Elkartea (Rakel), Tel. 943890808, prebentzioa@urolakosta.eus

Izena emateko azken eguna: uztailak 7.

Prestakuntza ikastaro hau Urola Kostako Udal Elkarteak finantzatzen du %100.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide