Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan hainbat ikasketa egin ahal izango dira 2017-18 ikasturtean: alde batetik, Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketa –2 ikasturte– eta, beste alde batetik, soldadurako ikastaroa, Txertatu Merkatuan proiektuaren barruan –irailetik otsailera–. Hona hemen xehetasunak:
Oinarrizko lanbide heziketa: soldadura, fabrikazioa eta muntaia
- Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza –DBH– gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.
- Helburua: batetik, ikasketa praktikoaren bidez, soldadura, fabrikazio eta muntaketaren oinarrizko ezagutzen jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.
- Bi ikasturte: ikus edukien programa esku-orrian. Bigarren ikasturtea praktika eskualdeko lantegietan.
- Egutegia eta ordutegia: irailetik ekainera. Goizeko ordutegia.
- Aurre izen-ematea: Ekainaren 5etik 16ra, Soldadura Zentroan.
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin antolatutakoa.
- Argibideak eta izen-ematea: Urola Kostako Udal Elkartea, Soldadura Zentroa, Tel. 943862576, soldadurazentroa@urolakosta.eus.
Soldadura ikastaroa, irailetik otsailera: txertatu merkatuan programa
- Nori zuzendua: gutxienez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako –DBH– prestakuntza-maila duten eta langabezian dauden 16-29 bitarteko gazteei zuzendutako proiektu bat da.
- Helburua: Gazteei laneratzeko aukerak eskaintzea: alde batetik, ikasketa praktikoaren bidez, soldadura ofizioa edo lanbidea ikasten; eta, bestetik, merkatuak egun eskatzen dituen gaitasunak lantzen –talde-lana, autoezagutza, komunikazioa…–.
- Ikastaroak bi atal izango ditu: batetik, soldadurako prestakuntza eta, bestetik, zeharkako konpetentzien lanketa. Ikus edukien programa esku-orrian.
- Egutegia eta ordutegia: irailetik otsailera, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era.
- Izen-ematea: uztailaren 7ra arte.
- Ekimen hau Txertatu Merkatuan proiektuaren baitan garatuko da. Proiektu hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91,89.
- Argibideak eta izen-ematea: Urola Kostako Udal Elkartea, Laneratzeko Zerbitzuak, Tel. 943890808, txertatu@urolakosta.eus