Gastronomiari Buruzko Munduko Foroa ospatu berri da Euskadin, joan den maiatzaren 8 eta 9an. Partehartzaileek turismo produktu gastronomiko jasangarriak sortzeko 6 adibide eta kasu praktiko ezagutu dituzte bertatik bertara. Horietako bat ezagutzera gure eskualdera etorri dira, Urola Kostara, hain zuzen ere Kosta Gastronomika esperientzia ezagutzera. Kosta Gastronomika esperientziaren muina da bertako gastronomiaren sustraietara jo eta bere aberastasunean oinarritzea, enbaxadore gisa ospe eta kalitaterik handieneko produktuak erabiliz.
Foroko partehartzaileak maiatzaren 9an izan ziren gure eskualdean (besteak beste, Mexiko, Canada, Thailandia edo Argentinako ordezkariak). Jardunaldi horretan Kosta Gastronomikaren enbaxadoreak ezagutu eta dastatu zituzten: parrilla, bisigua Orio estilora, Flyscheko olagarroa, gaztagileak, txakolina…
Foroaren helburua da sektorea garatzea eta munduan barrena, han eta hemen, burutzen diren ekimen eta esperientziak partekatzea. Foroan nazioartean erreferentzia diren pertsona eta erakundeek hartu dute parte.
Hona hemen Urola Kostako esperientzia ezagutzera bertaratu diren erakundeak:
- Basque Culinary Center
- Cámara Argentina de Turismo
- Centro Gastronomico de Oaxaca A.C (México)
- Secretaría de Turismo (México)
- Culinary Tourism Alliance (Canada)
- Department of Tourism, Ministry of Tourism and Sports (Thailand)
- Faves Comptades - Restaurant / Somiatruites, S.C.P.
- Ministry of Tourism (Jamaica)
- Universidad Católica San Antonio
- Woosong University
- World Bank Group
- Turismo de Galicia, Xunta de Galicia
- San Sebastián Turismo&Convention Bureau
- Eusko Jaurlaritza / Eusko Legebiltzarra
OMTren 3. Mundu Foroa
Turismo gastronomikoari buruzko OMTren 3. Mundo foroa Donostian burutu da, maiatzaren 8 eta 9an. Foroa kokatzen da 2030 Agenda sustatzeko ekimenen barruan