Datuak Babesteko Lege Organikoa dela eta, langile, bezero, hornitzaile eta abarren datu pertsonalak dituzten enpresa guztiek beharrezkoa dute legedi arloko printzipio batzuk betetzea eta hainbat neurri tekniko eta antolakuntza arlokoak ezartzea, pertsonen eskubideak eta datuen segurtasuna eta pertsonen informazio bermatzen dutenak.
Horregatik, beharrezkoa da segurtasun dokumentu bat izatea eta fitxategiak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren erregistroan (APD) inskribatzea.
DBLO ez betetzeak isun larriak ekar ditzake, 601.000 euro arterainokoak.
Tailerraren helburua
Tailer honen helburua da, Urola Kostako enpresak datuen babeserako araudira moldatzea, horretarako, informazioa, prestakuntza eta ezarpenerako aholkularitza eskainiko zaielarik. Datuen babesaren inguruan, aurreikusten diren araudiaren aldaketak kontuan izango dira. Tailerrak taldekako prestakuntza (8h) eta 2 tutoretza saio izango ditu. Tailer honen amaieran enpresa partehartzaile guztiek euren segurtasun agiri propioa idatzia eta fitxategiak APD-n inskribatuta izango dituzte.
Saio teorikoen edukia
- Datuak Babesteko Lege Organikoa (DBLO). Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren UE ERREGELAMENDUA 2016/679.
- Datuak babesteko sistemak
- Informazioaren kudeaketa
- Informazio galdagarria
- Ekintza planaren garapena eta inplementazioa
- Kasu praktikoak
Ikastaroa gaztelaniaz izango bada ere, dokumentazioa euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko da eta enpresek nahi duten hizkuntzan egin ahal izango dute beren proiektua.
Tailerra. 2 saio aurrez aurre eta tutoretzak
Ekainaren 2an eta 9an (ostirala) izango da tailer honen taldekako prestakuntza eta iraupena 8 ordukoa izango da (09:30-13:30). Prestakuntza honen ondoren enpresa partehartzaile bakoitzarekin ordubeteko 2 tutoretza saio egingo dira
Ikastaroaren praktikotasuna dela eta, parte hartu dezaketen enpresa kopurua mugatua izango da. Tailerra %100ean diruz-lagunduta dago Urola Kostako enpresentzat.
Argibideak eta izen-ematea
Prestakuntza tailer honetan parte hartu nahi baduzu bidal iezaguzu e-posta bat zure izen-abizenak eta enpresaren izena adieraziz, edota deitu iezaguzu:
- Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak (Rakel Calvo)
- Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz
- Tel. 943890808
- enpresa@urolakosta.eus