Urola Kostako Udal Elkartea eskualdeko enpresen mapa birtuala lantzen ari da

Enpresek aukera dute ohiko identifikazio eta kokapen datuez gain informazio osagarria jartzeko.

Urola Kostako Udal Elkartea eskualdeko enpresen gida birtuala lantzen ari da. Gida hori interneten jarriko dugu eskura eta tresna eraginkorra izango da enpresentzat eta interesa duten pertsonentzat, gure eskualdeko enpresa edo hornitzaileen informazio eguneratua bilatzeko.

Bilatzailean eskualdeko enpresak agertuko dira, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiakoak. Gidak enpresei buruzko informazio interesgarria eskainiko du: izen komertziala, helbidea, telefonoa, webgunearen url helbidea, posta elektronikoa, eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuen informazioa eta argazkiak.

Horretarako, Udal Elkarteak bere datu baseetan dituen nahiz publikoak diren iturrietako datuak erabiliko ditu. Nolanahi ere den, Udal Elkartea eskualdeko enpresekin harremanetan jarriko da, datozen asteotan, oinarrizko identifikazio datuez gain, informazio zehatzagoa edo osagarria jartzeko aukera eskaintzeko.

Gida birtualean informazio osagarria jarri nahi duten enpresek Urola Kostako Udal Elkartearekin jarri behar dute harremanetan:

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak

  • Nerea Argote
  • geo@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide