Urola Kostako Udal Elkarteak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako etxe, komertzio, zerbitzu eta industrietan sortutako etxeko hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzu mankomunatua jarriko du martxan 2018ko urtarrilaren 1ean.
Hori dela eta, Udal Elkarteak zerbitzu hori martxan jarri eta ezartzen lagunduko duten kale hezitzaileak kontratatzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egin du.
Kale hezitzaileak eta kale hezitzaileen arduraduna Udal Elkarteko Ingurumen Sailean kokatuko dira eta lan egingo dute sail horretako arduradun eta teknikariaren agindu eta esanetara.
Lanpostuen eginkizun nagusia da Urola Kostako Udal Elkartearen lurralde eremuan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) etxeko hondakinak gaika bildu eta garraiatzeko zerbitzuaren ezarpenean laguntzea eta ezarpen fasean zerbitzua kontrolatzea eta jarraipena egitea.
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete behar dira, besteak beste (ikus baldintza eta eskakizunak oinarrietan):
Kale hezitzaileen arduraduna (lanpostu bat):
- Unibertsitate gradua
- 3. hizkuntza eskakizuna (edo baliokidea)
- B1 gida-baimena
Kale hezitzaileak (hiru lanpostu):
- Batxilergoa edo teknikoa (Lanbide Heziketako Goi Mailako teknikaria edo espezialista)
- 3. hizkuntz eskakizuna (edo baliokidea)
- B1 gida-baimena
Kale hezitzaileen arduraduna eta kale hezitzaile bat laneratuko dira 2017ko ekainean eta beste bi kale hezitzaileak 2017ko irailean. Lanpostuek egun osoko lanaldia dute eta iraupena 2018ko abenduaren 31 artekoa.
Eskabidea aurkezteko epea
Eskabideak aurkezteko epea amaituko da apirilaren 12an.
Eskabideak aurkeztu behar dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.
Oinarriak eta eskabide-eredua
Lanpostuen ezaugarriak, parte hartzeko baldintzak, eskabidearekin aurketzu behar diren dokumentuak, hautaketa-prozesuaren faseak eta gainerakoak xehetasunak oinarrietan daude zehaztuta.