SPRIren 2017ko diru-laguntza deialdien inguruko jardunaldian aldaketak

Eguna ez da aldatu, martxoaren 17an izango da jardunaldia, baina ordua eta egitaraua aldatu egin da.

Urola Kostako Udal Elkarteak informazio jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat –Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresentzat–. Bertan honakoei buruzko informazioa eskainiko dugu:

  • Udal Elkarteak 2017an eskualdeko enpresentzat martxan jarriko dituen programak
  • SPRIk 2017an zehar enpresentzat aurreikusten dituen diru laguntza deialdiak

Jardunaldia noiz eta non:

Eguna: martxoak 17

Ordua: 9:30 - 11:30

Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Partehartzaileak:

  • Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordea
  • Alberto Méndez Torrijos, SPRIko INNOBIDEAK programen arduraduna
  • Arturo Antón, SPRIko Basque Enterprise Europe Networkeko koordinatzailea
  • Eli Uzcudun eta Idoia Etxarri, Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Zerbitzuak.
  • Igor Iturain, Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria

Aurrez izena eman behar da:  enpresa@urolakosta.eus edo 943 89 08 08 telefonoan

Egitaraua

  • 9:15 – Harrera parte hartzaileei
  • 9:30 – Irekiera instituzionala: Igor Iturain, Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria eta Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordea
  • 9:45 – Arturo Antón, SPRIko Basque Enterprise Europe Networkeko koordinatzailea: Europar proiektuak eta diru-laguntzak ezagutzeko dauden tresnak
  • 10:15 – Alberto Méndez Torrijos, SPRIko INNOBIDEAK programen arduraduna: Enpresei laguntzak 2017
  • 10:45 – Eli Uzcudun eta Idoia Etxarri, Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Zerbitzuak: Udal Elkartearen programak 2017an
  • 11:15 – Itxiera

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide