Urola Kostako Udal Elkarteak informazio jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat –Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresentzat–. Bertan honakoei buruzko informazioa eskainiko dugu:
- Udal Elkarteak 2017an eskualdeko enpresentzat martxan jarriko dituen programak
- SPRIk 2017an zehar enpresentzat aurreikusten dituen diru laguntza deialdiak
Jardunaldia noiz eta non:
Eguna: martxoak 17
Ordua: 10:00-12:00
Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).
Partehartzaileak:
- Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordea
- Alberto Méndez Torrijos, SPRIko INNOBIDEAK programen arduraduna
- Arturo Antón, SPRIko Basque Enterprise Europe Networkeko koordinatzailea
- Eli Uzcudun eta Idoia Etxarri, Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Zerbitzuak.
- Igor Iturain, Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria
Aurrez izena eman behar da: enpresa@urolakosta.eus edo 943 89 08 08 telefonoan
Egitaraua
- 9:45 – Harrera parte hartzaileei
- 10:00 – Irekiera instituzionala: Igor Iturain, Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria eta Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordea
- 10:15 – Alberto Méndez Torrijos, SPRIko INNOBIDEAK programen arduraduna: Enpresei laguntzak 2017
- 10:45 – Arturo Antón, SPRIko Basque Enterprise Europe Networkeko koordinatzailea: Europar proiektuak eta diru-laguntzak ezagutzeko dauden tresnak
- 11:15 – Eli Uzcudun eta Idoia Etxarri, Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Zerbitzuak: Udal Elkartearen programak 2017an
- 11:45 – Itxiera