Martxoa eta apirilean zehar hainbat ikastaro eskainiko ditugu, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.
Hona hemen martxoko eta apirileko ikastaroen xehetasunak:
INFOGRAFIA BIDEZKO NORBERE AURKEZPENAK: Infografia modurik onena da informazioa modu ikusgarri, azkar eta ulergarrian aurkezteko. Ezagutu dauden erremintak zure buruaren aurkezpena modu errazean egiteko, eta, horrela, zure gaitasunak ezagutarazteko.
- Data: Martxoak 17
- Hizkuntza: gaztelania
LINKEDINEK EMATEN DITUEN AUKERAK BALIATU: Linkedin ez da soilik zure curriculuma sarean edukitzeko. Sare horretan lan eskaintza ugari agertzen dira, eta zure sektore bereko pertsonekin harremanetan egotea ahalbidetzen du. Abantailak, sartzeko baldintzak, neurriak…
- Data: Martxoak 24
- Hizkuntza: euskara
IZAN ERAGINKORRA: HOBETU ZURE KONPETENTZIAK: Zenbat aldiz planifikatu dituzu ekintzak eta ez dituzu bete? Kostantzia ezak hasierako puntura eramaten zaitu. Konpromisoak zehazten ikasiko duzu zure helburuetara gerturatzeko.
- Data: Apirilak 14
- Hizkuntza: gaztelania
CURRICULUM EREDU BERRIAK: Hobeto posizionatzen lagunduko dizuten curriculum eredu berriak landuko dituzu.
- Data: Apirilak 30
- Hizkuntza: euskara
Informazioa eta izen-ematea
Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa
Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus