Kultura eta sormen industriaren modernizaziorako eta berrikuntzarako diru-laguntzen deialdia argitaratu da BOEn eta Urola Kostako Udal Elkarteak horren berri eman nahi die eskualdeko kultur arloko enpresa eta eragileei.
Diru-laguntza deialdiaren helburuak hauek dira:
a) Produktu eta zerbitzu kulturaletako eduki digitalen sorrera eta difusioa bideratzeko inbertsioak bultzatzea.
b) Modernizazioa, berrikuntza eta garapen teknologikoa baimentzen duten inbertsioak bultzatzea.
c) Kultura eta sormen industria sektorearen garapena, profesionalizazioa eta egitura sustatzea enplegua sorrera areagotzea.
d) Proiektu kulturaletan finantzaketan sektore pribatuaren parte-hartzea estimulatzea.
Jarduerak 2017ko urtarrilaren 1a 2018ko martxoaren 31ra bitartean garatu behar dira. Beraz, inbertsioak epe horietan egin behar dira.
Onuradunak: Autonomoak, ETEak eta enpresa txikiak
Eskaerak aurkezteko epea: 2017ko martxoaren 15ean 14:00ak arte.
Informazio gehiago
- Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak (Eli Uzkudun)
- Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz
- Tel. 943890808
- enpresa@urolakosta.eus
- www.urolakosta.eus