Produktu fitosanitarioen aplikatze ikastaroa eskainiko du Udal Elkarteak

Argazkia: www.ayto-antigua.es

Ikastaroaren iraupena 25 ordukoa da eta egiten duten parte-hartzaileek produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartela eskuratuko dute

Fraisoro Eskolak eta Hazi Fundazioak PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILEA: OINARRIZKO MAILA izeneko ikastaroa eskainiko dute Zarautzen. Urkomeren eta Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin antolatu da ikastaroa eta Udal Elkartearen egoitzan eskainiko da, Zarautzen (Urdaneta bidea 6).

Ikastaroaren iraupena 25 ordukoa da eta egiten duten parte-hartzaileek produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartela eskuratuko dute. Ikastaroa egin dezakete profesionalek, nekazaritza-txartela dutenek edo produktu fitosanitarioak lanean erabiltzen dituztenek. Ikastaroa otsailaren 27an hasi eta martxoaren 7an amaituko da.

Ondoren datoz ikastaroaren inguruko xehetasun guztiak:

Produktu fitosanitarioen aplikatzailea: oinarrizko maila

Oinarrizko maila: 25 ordu

Homologatutako enpresa: Hazi Fundazioa

Antolatzailea: Fraisoro Eskola

Laguntzaileak: Urkome, Urola Kostako Udal Elkartea, INEKO

Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza –Urdaneta bidea 6, Zarautz–

Prezioa

Matrikula: 36 €

Ondoko kontu korrontean sartu dirua: LABORAL KUTXA ES17 3035-0450-19-4500000391

Kontzeptuan jarri: fito Zarutz + bi abizenak

Oharra: dirua ez sartu, telefonoz onartua izan zarela konfirmatu arte.

Baldintzak

  • Ikastaroa profesionalentzat da: nekazaritza-txartela dutenak edo produktu fitosanitarioak lanean erabiltzen dutenak. Hori frogatu behar da.
  • Asistentzia %90koa izan behar da eta ikastaroaren bukaeran azterketa bat egin behar da.
  • Ikastaroaren lehen egunean bi argazki eta NAN dokumentuaren fotokopia ekarri behar da.
  • Ikastaroa gaztelaniaz izango da.

Informazioa eta izen-ematea

Fraisoro Eskola

943 692166

fpefraisoro@hazi.eus

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide