Enpresa edo organizazio baten lehiakortasuna eta arrakasta enpresa osatzen duten pertsonengan dago, hein handi batean. Horretarako, garrantzitsua da enpresa edo organizazioko kide guztiek –jabeek, zuzendariek, langileek…– enpresaren estrategiarekin egoki bat egitea eta pertsonen potentziala ahalik eta ondoen aprobetxatzea.
Bateratzen programa
Bateratzen programak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresei aukera eskaintzen die gai horretan beren egoera zein den jakiteko, adituen laguntzarekin.
Urola Kostako Udal Elkarteak gure eskualdean abian jarri berri duen programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak laguntzen du diruz –%100– eta, beraz, doakoa da parte hartzen duten enpresentzat. Hainbat erakunde eta unibertsitateren artean lankidetzan garatutako ekimena da.
Zera eskaintzen dizugu:
- Pertsonak estrategiarekin nola lerrokatzen diren jakiteko tresna bat.
- Enpresa pertsonen potentziala zenbateraino aprobetxatzen ari den erakutsiko dizun diagnostikoa.
- Produktibitatea, balio erantsia eta absentismoa hobetzearen ondorioak ezagutzeko modua.
- Sektoreko beste enpresekiko bakoitzaren posizio erlatiboa ezagutzeko aukera.
Enpresak jarri beharreko baliabideak:
- Dedikazioa: zuzendaritza taldeko partaide baten 3-5 ordu; enpresako pertsona bakoitzeko 15 minutu inkesta bat betetzeko.
- Kostua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak finantzatuta –%100–
Askoren arteko lankidetza egitasmoa
Bateratzen programa askoren artean garatutako ekimena da, unibertsitateak, enpresa elkarteak, garapen agentziak eta aholkularitza etxeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin:
Unibertsitateak:
UPV/EHU; Deustuko Unibertsitatea; Tecnun; Mondragon Unibertsitatea; King’s College; Tilburg University, University of Central Lancashire.
Enpresa elkarteak:
Mondagon, Makina Erremintako Fabrikatzaileen Elkartea (AFM).
Eskauldeetako garapen agentziak:
Urola Kostako Uda Elkartea; Uggasa, Beterri, Debegesa, Oarsoaldea.
Aholkularitza-etxeak:
LKS; OPE; Otalora
Administrazioa:
Gipuzkoako Foru Aldundia