Urola Kostan 2006an hasi ginen turismo sektoreko enpresetan kalitatea sustatzeko programa garatzen –SICTED, Eusko Jaurlaritzaren programa, enpresen kudeaketa hobetzeko eta kalitatea sustatzeko Jardunbide Egokien programa–. Programa horren helburua da sektore turistikoa profesionalizatzea, horren bidez turismo eskaintzaren kalitatea hobetzeko.
Urteotan Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo sektoreko hirurogei enpresa baino gehiagok lortu dute programa horren ziurtagiria.
2017ko deialdia
Kalitatearen alde egitea eta turismoaren sektorea profesionalizatzea balio erantsia da, dudarik gabe. Ondorioz, 2017ko deialdia jarri dugu martxan, interesa duten turismo sektoreko enpresek SICTED programan parte hartzeko aukera izan dezaten. Talde hori otsailean hasiko da lanean. Beraz, interesik baduzu eman izena edo jarri gurekin harremanetan.
Zer da Sicted?
Izendapen bat da, Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Basquetourrek eta helmugaren kudeatzaileak ematen dutena. Helburua da: turismo-sektorea profesionalizatzea, turismo-enpresen barneko kudeaketa ziurtatzea eta bezeroak gustura izatea, eta instalazioak seguruak eta erosoak izatea bermatzen duten prozesuak kontrolatzea.
Izendapen hori helmugetako Kalitate Turistikoaren Sistematik –Helmugen Programa– dator eta helburu estrategikoa, batetik, helmugako tokietako erabateko kontzientziazioa eta, bestetik, parte hartzen duten eragile publiko, pribatu, turistiko eta ez turistikoentzat helburu komunak identifikatzea da.
Onuradunak
- Turismo helmugak –udalerriak, udalerri multzoak, eskualdeak eta gune turistikoak–.
- Helmuga horretan turismoarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten erakunde txikiak eta ertainak.
Informazioa eta izen-ematea
Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo bulegoetan edo Urola Kostako Udal Elkartean: Enpresentzako Zerbitzuak (Idoia Etxarri), Tel. 943890808, enpresa@urolakosta.eus