Marketing digitaleko ikastaroa

Aro digitalean bizi gara eta ezinbesteko ditugu tresna eta baliabide digitalak. Gure ogibidea eta lanpostua edozein izanik ere, berebiziko garrantzia du komunikazio eta marketin digitalaren arloko tresnak ezagutu eta erabiltzaile arrunt gisa menderatzeak. Era berean, langabezian dauden pertsonek ezinbesteko dute beren lan esperientzia eta prestakuntza tresna eta baliabide digitalekin eguneratzea.

Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak marketin digitalari buruzko ikastaroa antolatu du, langabezian dauden edo lanean ari diren 35 urtetik gorako eskualdeko pertsonentzat –Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia–. Ikastaro horren bidez lanerako eta lana lortzeko aukera gehiago izango dituzte partehartzaileek.

Helburuak

  • Eskualdeko 35 urte baino gehiagoko herritarrak marketin digitalaren arloan trebatzea
  • Marketin digitalaren ezagutzak jasotzeaz gain, ariketa praktikoak garatzea, learn by doing metodologiaren bidez
  • Ikastaroaren bidez, eskualdeko hainbat enpresetan marketin digitaleko ezagutza teorikoa praktikan jartzea

Izena emateko epe-muga

Abenduaren 16a

Baldintzak, izena emateko

  • Langabetua –lehentasuna izango dute Lanbiden lan eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsonek– edo langilea
  • 35 urtetik gora izatea
  • Informatikako erabiltzaile arruntaren ezagupenak edukitzea: office programak, internet, posta elektronikoa…
  • Urola Kosta eskualdekoa izatea –Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia–.

Ikastaroaren egutegia eta lekua

2017ko urtarrilaren 13tik apirilaren 12ra. Astelehenetik ostiralera, 9:30tatik 13:30tara. Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, Urdaneta bideko seigarrenean, izango da ikastaroa. 

Plaza kopurua

15 lagun

Hizkuntza

Ikastaroa euskaraz edo gaztelaniaz izango da, taldearen eta taldekideen arabera. Dokumentazioa eta materiala bi hizkuntzetan eskainiko dugu. Banan-banako tutoretzak ikasleak aukeratzen duen hizkuntzan egingo dira.

Edukia

Atal teorikoa: 150 ordu

  • E-marketina: hastapenak, bilakaera eta tresnak (20 ordu)
  • Komunikazioaren garrantzia eta nortasun marka (20 ordu)
  • Oinarrizko marketin digitaleko tresnak: web-orria eta bloga (25 ordu)
  • Web-orriaren eta sareen posizionamendua: SEO eta SEM (25 ordu)
  • Sare sozialen estrategia (25 ordu)
  • Integrazioa: offline eta online estrategien koherentzia (15 ordu)
  • E-marketing ekintzak: e-mail marketing, zozketak, online publizitatea… (15 ordu)
  • Legedia online komunikazioan: lege oharrak, cookiak… (5 ordu)

Atal praktikoa: 96 ordu

  • Modulu bakoitzean landutakoa praktikan jartzea, tutore baten laguntzarekin

Izen-ematea eta argibideak

Izena emateko eskabidea aurkeztu behar da, bertan zehazten diren dokumentuekin batera. Nahiz izanez gero, emailez bidal daiteke –elektronikoki sinatuta–. Eskabidea aurkeztu behar da

Udal Elkarteko harreran

Urola Kostako Udal Elkartea, Urdaneta bidea 6, Zarautz
Tel. 943 890808, harrera@urolakosta.eus
Eskabidea egiteko eredua eskura dezakezu www.urolakosta.eus webgunean

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide