Gipuzkoako Elikadura Poloaren jardunaldia

Gipuzkoako Elikadura Poloaren jardunaldia abenduaren 1ean izango da, Tolosako Lehiberri zentroan, goizeko 9:30ean hasita. Eskualdeko enpresek erosketa zentralaren egitasmoa aurkeztuko dute.

Gipuzkoarentzat nekazaritza eta elikaduraren industria sektore estrategikoa dela ikusita, Gipuzkoako eskualdeetako garapen agentziek 2016an Elikaduraren Industriako Poloa izeneko ekimena jarri dugu martxan, sektore horretako enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko asmoarekin.

Ekimenaren helburua da, batetik, elikaduraren industriako enpresa eta eragileen jarduna eta estrategiak ezagutzea eta partekatzea eta, bestetik, gune bat sortzea, elkarrekin sektore horren lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko.

Hori dela eta, ekimena bideratzen ari garen garapen agentziok –Oarsoaldea, Debegesa, Tolosaldea Garatzen, Beterri-Buruntza eta Urola Kostako Udal Elkarteak– jardunaldia antolatu dugu, ekimena eta lortu diren emaitzak ezagutu eta elikaduraren sektoreko enpresek –Gipuzkoako eskualde ezberdinetakoek– elkar ezagutzeko.

Jardunaldi hori eskualdeko elikadura sektoreko enpresentzat aukera polita da Elikadura Poloa lantzen ari den gaiak ezagutu eta sektore horretako Gipuzkoako beste enpresa batzuekin harremanetan jartzeko.

Elikadura-Poloa Gipuzkoa: jardunaldia

Eguna eta ordua: abenduak 1, 9:30-12:00

Lekua: Lehiberri Zentroa, Tolosa

Izen-ematea eta argibideak:

Jardunaldia doakoa da, baina, aurrez izena eman behar da.
Izena emateko:
Urola Kostako Udal Elkartea
tel. 943890808, enpresa@urolakosta.eus

Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea, eta Lurralde Orekako Departamentuak finantzatzen du.

Elikadura sektoreko enpresak lankidetzan gure eskualdean Urola Kostako Udal Elkartea 2014an hasi zen eskualdeko elikaduraren sektoreko enpresen arteko lankidetza sustatzen. Lankidetza horren haritik hainbat ekimen bideratu dira.

Jardunaldian gure eskualdeko elikaduraren sektoreko enpresek parte hartuko dute, Gipuzkoako beste eskualdeetako beste enpresekin batera. Gure eskualdeko enpresek erosketa zentral bat sortu dute lankidetzan eta horren aurkezpena egingo dute Tolosako jardunaldian.

Egitaraua

9.15 - 9.30 Harrera

9.30 - 9.45 Gipuzkoako garapen agentzien aurkezpena - Fernando Nebreda, Garapen Elkarteko presidentea eta Oarsoaldeako gerentea.

9.45 - 10.45 Mahai ingurua. Eskualdeetan sortutako ekimenak, esperientzien partekatzea

 Erosketa zentrala (Urola Kosta)

 Otar bateratua (Lea Artibai)

 Produktu/bildukin berrien garapena (Oarsoaldea)

 Lurretik lurrera (Hernani/Beterri-Buruntza)

10.45 - 11.00 Gipuzkoako Elikadura Industriaren Poloaren diagnosiaren emaitzak -Eurogap

11.00 - 11.15 Kafea eta txartelen elkartrukatzea

11.15 - 11.45 Talde dinamika: Lankidetza enpresen balio bereizgarri bezala

11.45 - 12.00 Ondorioak eta jardunaldiaren itxiera

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide