Zure enpresa ideia lantzeko eta garatzeko behar duzun laguntza

Urola Kostako Udal Elkarteak Ekiten tailerraren deialdi berri bat egin du

Ekiten tailerrak zure enpresa ideia garatzen lagunduko dizuten tailerrak dira. Bertan, ekintzaileek, beren ekintzaile abileziak eta beren enpresa ideia garatzeko erremintak landuko dituzte elkarlanean. Enpresa ideia garatu eta martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzendutako tailerra da. Enpresa bat izan eta berritu edo dibertsifikatu nahi dutenentzat.

Sei saio izango dira, asteazkenetan, 2016eko azaroaren 9tik abenduaren 13ra. Ordutegia ondorengoa izango da: 9:30ean hasiko dira eta eguerdiko 13:30ean bukatu dira. Saio guztiak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira, Zarautzen.

Gaiak eta edukiak

1. saioa: Autoenpleguaren ezaugarriak eta bideragarritasun plana

2. saioa: Ni ekintzaile: abileziak, ezagutzak, jarrera, erronka

3. saioa: Ideiatik negoziora: canvas eta nere balio erantsia

4. saioa: Innovox tailerra: negozioarentzako ideia berritzaileak garatzen

5. saioa: Bideragarritasun tailerra: bideragarritasunaren simulazioa, programa informatikoarekin

6. saioa: Komunikazio gaitasunak: negozioa ezagutzera emateko trebetasun eta erremintak

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresa Sustapeneko Zerbitzua
Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

Telefonoa:  943890808

Emaila: enpresasustapena@urolakosta.eus

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide