Aurten hirugarrenez egingo dira hitzaldi ibiltariak. Lehendabiziko aldiz 2014an egin ziren eta aurreko bi urteetan arrakasta polita izan dute.
Azaroaren 6an eman zitzaien hasiera hitzaldi ibiltariei –azaroko igandeetan izango dira eta doan dira–. Lehendabizikoa, azaroaren 6koa, Zumaian izan zen. Hurengo igandeetan Zarautzen, Getarian, Orion eta Aian egingo dira. Goiz erdiko 5 hitzaldi ibiltari dira guztira, gaian adituak diren pertsonek gidatuta. Bidean, aditu horrek azalpen eta argibide ugari eskainiko ditu. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da.
Zumaia
HITZALDIA: Zumaiako ontzigintza tradizionalaren inguruko ekimenak
HIZLARIA: Beñat Ibaieta (Beduaola Elkartea) eta ZIIZ Elkartea
NON: Zumaian, Amaia plazan hasita
NOIZ: Azaroak 6, igandea, goizeko 11:00etan
IZEN EMATEA: Zumaiako Turismo Bulegoa, tel. 943 143396, turismoa@zumaia.eus
Getaria
HITZALDIA: Getariako arrantza ondare bakarra jaso eta zabaldu nahian
HIZLARIA: Pello Iribar eta Xabier Alberdi (Kanpaia Elkartea)
NON: Getarian, Kofradian hasita
NOIZ: Azaroak 13, igandea, goizeko 11:00etan
IZEN EMATEA: Getariako Turismo Bulegoa, tel. 943 140957, info@getariaturismo.eus
Orio
HITZALDIA: Mutiozabal ontziolaren jatorria eta historia gaur egunera arte
HIZLARIA: Beñat Ibaieta (Beduola Elkartea)
NON: Orion, Etxe-luze parean hasita
NOIZ: Azaroak 20, igandea, goizeko 11:00etan
IZEN EMATEA: Orioko Turismo Bulegoa, tel. 943 835565, orioturismo@gmail.com
Zarautz
HITZALDIA: Zarauzko itsas ondare biziaren azken hondarrak: Zarauzko Batelari Elkartearen eta Zarauzko Arraun Elkartearen egitasmoak
HIZLARIA: Jexux Mari Garmendia eta Xabier Alberdi (Zarauzko Batelari Elkartea)
NON: Zarautzen, Moilan
NOIZ: Azaroak 27, igandea, goizeko 11:00etan
IZEN EMATEA: Zarauzko Turismo Bulegoa, tel. 943 830990, turismoa@zarautz.eus
Aia
Data zehazteko