Urola Kostako Udal Elkarteak Ekiten tailerraren deialdi berri bat egin du

Ekiten tailerra: zure enpresa ideia lantzeko eta garatzeko behar duzun laguntza. 

EKITEN TAILERRAK, zure enpresa ideia garatzen lagunduko dizuten tailerrak dira. Bertan, ekintzaileek, beren ekintzaile abileziak eta beren enpresa ideia garatzeko erremintak landuko dituzte elkarlanean.

Norentzat da?

Enpresa ideia garatu eta martxan jarri nahi duten ekintzaileentzat edo enpresa bat izan eta berritu edo dibertsifikatu nahi dutenentzat.

Datak, iraupena eta lekua

Sei saio izango dira, asteazkenetan, 2016eko azaroaren 9tik abenduaren 13ra. Ordutegia 9:30etik 13:30era. Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan –Urdaneta bidea 6, Zarautz–.

Gaiak eta edukiak

1. saioa: Autoenpleguaren ezaugarriak eta bideragarritasun plana

2. saioa: Ni ekintzaile: abileziak, ezagutzak, jarrera, erronka

3. saioa: Ideiatik negoziora: canvas eta nere balio erantsia

4. saioa: Innovox tailerra: negozioarentzako ideia berritzaileak garatzen

5. saioa: Bideragarritasun tailerra: bideragarritasunaren simulazioa, programa informatikoarekin

6. saioa: Komunikazio gaitasunak: negozioa ezagutzera emateko trebetasun eta erremintak

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapeneko Zerbitzua: Urdaneta bidea 6 –Abendaño industrialdea–. Telefonoa: 943890808. Helbide elektronikoa: enpresasustapena@urolakosta.eus

Ekiten Tailerrari buruzko informazio guztia hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide