Laneko arriskuen prestakuntza eta prebentzioa

Eskualdeko enpresa txikientzat da Mikropreben programa. Laneko arriskuen prestakuntza jasotzeko eta enpresaren prebentzio plana egiteko balio du programak. Izena emateko epea irailaren 28ra arte.

Gutxienez pertsona bat kontratatua duen enpresak lan arriskuen prebentzioaren arloko 31/1995 Legea bete behar du.

Prebentzioa antolatzeko, ordea, aukera edo modalitate ezberdinak daude enpresa- jarduera, tamaina eta dituen baliabideen arabera.

Programa honen bidez, enpresa txikiei –10 langile arte– laguntza eman nahi diegu –prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatua–, enpresaburuak prebentzioa kudeatu eta beregain hartzeko, kostu gehigarririk gabe. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da enpresak gutxieneko prestakuntza jasotzea eta legeak eskatzen duen dokumentazioa prestatu eta lantzea.

Programa honetan parte hartzen duten enpresek, batetik, prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dute –urrian zehar, 8 saio– eta, ondoren, urritik abendura laguntza eta aholkularitza jasoko dute, beren enpresako prebentzio plana idazteko eta prestatzeko.

Horretarako, enpresa txikiei egokituta dokumentazioa emango diegu, ulerterraza eta aplikagarria, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Orain arte parte hartu duten enpresen hitzetan programa oso praktikoa da eta lagungarria, enpresa txikien beharretara egokitutakoa.

Eskualdeko enpresentzat %100 finantzatuta dago.

Informazioa eta izen-ematea:

Izena emateko epea amaituko da irailaren 28an.

Argibideak jaso edo izena emateko:

Urola Kostako Udal Elkartea
Tel. 943 890808
enpresa@urolakosta.eus
http://www.urolakosta.eus/eu/mikropreben

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide