Lokal horien helburu nagusia da, alde batetik, enpresa txikiak eratzeko egitasmo zehatzei edo sortu berri diren enpresei lantoki egokia eskaintzea eta, beste alde batetik, enpresaren kudeaketaren arloan laguntza zerbitzua eskaintzea, lehiakortasun maila egokia lortu eta kostu finkoak murrizteko.
Lokalak erabiltzeaz gain, honako zerbitzuak ere eskura izango dituzte erabiltzaileek:
Enpresa Sustapeneko Zerbitzuko tutoreen laguntza, aholkularitza eta informazioa enpresaren kudeaketaren inguruko arloetan (besteak beste, kalitate ziurtagiriei eta lan arriskuen prebentzioari buruzko argibideak, prospekzio datuak lortzeko laguntza eta abar).
Udal Elkarteak enpresa-kudeaketaren arloan antolatzen dituen jardunaldi, ikastaro eta mintegietan doan parte hartzeko aukera.
Deialdi honekin bi lokal bete nahi ditugu alokairuan
Lokalek honako ezaugarriak dituzte:
3. bulegoa: 15,60 m²
4. bulegoa: 15,60 m 2
Enpresaguneko lokalek beren sarrera dute –Udal Elkarteko gainerako instalazioetatik bereizita–, beren postontzia, giltza, ate automatikoa bulego bakoitzarentzat eta komunak. Horrez gain, instalazio elektrikoa, telefono zerbitzua eta Internet –banda zabala– ere jarrita dituzte. Bestalde, bulego bakoitzak Enpresaguneko sarreran identifikatzeko errotulu bat du –enpresaren izena eta logoa–. Horretaz gain, erabilera komuneko eremu hauek dituzte: bilera gela eta ikasgela –egoitzaren beheko solairuan–, betiere Udal Elkartearen ordutegi eta lan-egutegiaren barruan.
Eskaerak aurkeztea
Eskaera aurkeztu behar da Urola Kostako Udal Elkarteko sarrera erregistroan –Urdaneta bidea 6, Zarautz–. Eskaera egiteko epea irailaren 30ean amaituko da.
Aurkeztu behar dira, batetik, eskabidea, eta, bestetik, Erregelamenduaren 5. artikuluan zehazten diren dokumentuak.
Prezioa
Lokalen erabilpenaren tasak honakoak dira 2016an, onartutako Ordenantza Fiskalaren arabera:
- 1. urtea: 7,08 euro/m²/hilean.
- 2. urtea: 9,25 euro/m²/hilean.
- 3 urtea: 11,38 euro/m²/hilean.
Tasa horiek urtero eguneratzen dira, urtarrilean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko urte arteko KPIa aplikatuta –aurreko ekitaldiko urritik irailera–. Ordenantza fiskalean datozen prezioak 2010ekoak dira.
Argibideak
Urola Kostako Udal Elkartea
Enpresa Sustapeneko Zerbitzua
Tel 943 89 08 08
enpresasustapena@urolakosta.eus
www.urolakosta.eus