Diru- laguntzen deialdia 2016ko abuztuaren 3an eman zen argitara Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Diru-laguntzak eska ditzakete Gipuzkoan kokatutako enpresek. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 20an amaituko da. Interesa duten eskualdeko enpresek informazioa eta aholkularitza jaso dezakete Urola Kostako Udal Elkartean:
Informazioa eta aholkularitza
Urola Kostako Udal Elkartea
Eli Uzkudun eta Aintzane Ruesgas
enpresa@urolakosta.eus
Diru-laguntza deialdiak honako laguntza lerroak ditu:
GIPUZKOAKO ENPRESA EHUNAREN LEHIAKORTASUNA INDARTZEA
Enpresen balio jasangarria sustatzea, eta horretarako, aukera lurraldeak sortzea beren eskumenak modu adimentsuan aplikatuz, desberdintzearen eta dibertsifikatzearen bidez, eta produktu, zerbitzu, merkatu edo negozio eredu bihurtuz.
GIPUZKOAKO ENPRESA EHUNAREN LEHIAKORTASUNAREN JARRAIPENA
Enpresa jardueraren jarraipena eta sustraitzea sustatzea testuinguru egoki bat sortuz eta garatuz, enpresa transmisioa ahalbidetzeko tresnak eta esparruak sortuko dituena, eta enpresak transmititzeko formulak babestu eta euskarria emango diena.
ADIMEN LEHIAKORRA ENPRESETAN TXERTATZEA ETA SISTEMATIZATZEA
Enpresen iraunkortasuna bultzatzea adimen lehiakorraren bidez, pertsonen, erakundeen eta inguruaren ezagutza sortzea, partekatzea eta aldatzea ahalbidetuz erabaki estrategikoak hartzeko prozesuetan eragiteko.
GIPUZKOAKO ENPRESA EHUNAREN LEHIAKORTASUNA IDARTZEKO ELKARLANA
Lehiakortasuna bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk garatzeko dimentsio egokia lortzeko (merkatuei erantzuteko ahalmena).
BETETZEKO EPEAK
- Eskaerak aurkezteko epea: 2016ko irailaren 20an, goizeko 12:00etan amaituko da.
- Jarduerak hasteko epea: 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera
- Proiektuen exekuzio data: 2017ko ekainaren 30a
- Proiektuak justifikatzeko data: 2017ko uztailaren 30a
DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA
Gipuzkoako Foru Aldundia
Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programaren diru laguntzen oinarri arautzaileak eta 2016ko deialdia.
https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2016/08/03/e1605654.htm
ESKAERA EGITEKO URRATSAK
- Informazioa eta dokumentuak: http://sustapena.gipuzkoa.eus
- Diru-laguntzak kudeatzeko aplikatiboa: http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa