Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak irailean eta urrian

Iraila eta urrian zehar hainbat ikastaro eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak Enplegu Zentroan, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko.

Iraila eta urrian zehar hainbat ikastaro eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak Enplegu Zentroan, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango dira –Urdaneta bidea 6, Zarautz–, 9:30etik 12:30era.

Genero berdintasuna: amatasun/aitatasuna eta lana

Lan kontziliazioaren eta jardunaldi banaketaren gaiekin lotuta dauden alderdiak ezagutuko dituzu (lan murrizketak, eszedentziak, lan-kentzeak, ordaindutako baimenak) eta horiei dagozkien eskubide eta beharrak.

Data: Irailak 16

Hizkuntza: gaztelania

Lan bilaketa planifikatu eta antolatu

Jarduera honen bidez, zereginen denbora-plangintza eta -kudeaketa osatzen ikasiko duzu, zehaztutakoa bete eta ebaluatzeko.

Data: Irailak 23

Hizkuntza: gaztelania

Enplegu webguneak

Enplegu-atarietan izena emateko moduak ezagutuko dituzu.

Data: Irailak 30

Hizkuntza: euskara

Konpetentzien bidez elkarrizketa

Elkarrizketa enplegua lortzeko prozesuaren gakoetako bat da. Hautatu nahi den lanbide-profilaren araberako elkarrizketa motak ezagutuko dituzu.

Data: Urriak 14

Hizkuntza: gaztelania

Gazteentzako lan plana: gazte berme sistema

Ekintzailetza eta gazte enpleguaren estrategia.

Gazte Berme Sistema, zer da?, Onuradunak, sarbide baldintzak, neurriak.

Data: Urriak 28

Hizkuntza: euskara

 

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako zerbitzua.

 

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa

Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz

Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus

www.urolakosta.eus

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide